|
LKS Abokatuak 20tik gora abokatuk osatutako talde sendoa da. Bezeroei balioa erantsiko dieten soluzioak eskaintzea du eginkizun, ENPRESAri zuzendutako ZERBITZU JURIDIKOEN bitartez. Horretarako, bere egiten ditu honako balio hauek:
Bezeroa, erabakien erdigune.
- Taldea osatzen duten profesionalen gaitasuna eta fidagarritasuna.
- Etengabeko hobekuntza, berrikuntza eta aldaketarekiko egokitzapena.
Bezeroa bertatik bertara zerbitzatzeko xedearekin, Bulego Laguntzailez osatutako sare zabala du munduko eskualde geografiko garrantzitsu guztietan. Gainera, alemaniardun herrialdeetan bereziki lan egiten duen LK Wendland Abokatuak-en bazkide fundatzailea ere bada.
LKS Abokatuak-en zutabe nagusiak honako hauek dira: enpresa aholkularitzan espezializatutako profesional taldea; sektoreen eta bezeroen ezagutza eta haienganako hurbiltasuna; eta azken horiei zuzendutako etengabeko Prestakuntza eta Informazioa. Zutabe horiek dira LKSk bere bezeroei eskaintzen dien zerbitzuaren oinarri.
|